Iturri Bira V. Olinpikoak Gara.

Aurten Iturri Bira V ospatuko dugu martxoaren 14tik 18ra bitarte. Alkartu Ikastolako errekreoak iturrizaleek hartuko dituzte,boskotetan antolaturik eta beraiek ekoiztutako iturriak lagun V. Iturri Biraren garaile izateko pititakoz pititako Txapela eskuratuko nahian leiatuko dira.

 Iazko 242 partaide eskaz gera litekez daramagun martxarekin, izan ere, lehenengo 2 egunetan, jadanik, 12 taldek izena eman dutelako.

Ez dira bakarrik egongo, 6. mailako 18 epailek eta beste horrenbeste laguntzailek beharko duten laguntza guztia eskeiniko dieta iturrilariei.

 6 zirkuitu, 6 mendi eta 5 egun V. Txapelduna ezagutzeko.

Omenaldiak ere egiteko aukera izango dugu.  Aurten olinpiadatan izandako txirrindulariak gogoratuko ditugu eta horrez gain iturrilarien ekipazioek Athletic, Erreala, Osasuna, Alaves, Barakaldo eta Union Sport San Bizente futbol taldeei  omenaldi xumea egingo diete.

Dena prest beraz Iturrien Jaia hasteko.

Eta sarrera gisa, hona hemen omenaldi apala Iriondori eta beraekin batera Athleticen "Quinta Mítica" osatu zutenei.
Goian bego Iriondo






0 comentarios: